XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KOLI SATIGNY Aspaldiko garaietan, Torodotarrak (1)Eskualde honetan lurra eskasa eta neguak okerrak dira, urte osoak beharrezko den euria egin gabe doaz batzutan, besteetan gehiegi egingo badu ere.
Sarri gertatzen da ereindako hazia ez dela ernetzen lehorteengatik; beste batzutan eurijasa batek urez hondatzen ditu haziak edo lurrarekin batera eraman.
Armathan haizeak, bere aldetik, batzutan behar baino lehen jotzen du; beste batzutan hain da temati, belarra ere agortzen duela, ixtinak eta itur txikiak siketu, abereak bazka eta ur gabe utzirik; orduan beste herri batzutan baino eritsuago suertatzen dira abereok.
Horrela, ba, Torodotarren lurraldea besteena baino makalagoa zen.
Bertakoak, nahiz eta miseria gorrian bizi, eta momentu onenak edozein kasotan oso